Itxi

Faktoria

Eduardo Santos

'Iglesiasi betoa jarrita, Podemos osoari jartzen zaio betoa'

Pedro Sanchezen inbestidurarako negoziazioak irtenbiderik gabeko kale batean ikusten ditu Podemos-Ahal Dugu-ren buruak. Lotura hori gabe ari dira, halere, Nafarroan 'negoaziazio produktiboetan'.

  • Eduardo Santos, Nafarroako Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusia

    Eduardo Santos, Nafarroako Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusia

    6:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eduardo Santos Nafarroako Podemos-Ahal Dugu-ren idazkari nagusiak 'irtenbiderik gabeko kale batean' ikusten ditu Pedro Sanchezen inbestidurako negoziazioak. Iglesiasi betoa jarrrita, Podemos osoa betatzen dela azpimarratu du 'Faktoria'n eta tema hori dagoen bitartean ezin egingo dela aurrera egin.

Madrilen gertatzen ari denak, ordea, Nafarroako negoziazioa ez duela kutsatuko uste du Santosek. Azaldu du akordio programatikoaren ondoren 'presarik gabe' ari direla gobernurako elkarrizketan, marra gorririk ez dutela jarri eta lau alderdien proposamenak bateratzeko 'negoziazio produktiboetan' ari direla.