Faktoria
Alex Arriola | SPRI
'Alemaniakoez gain, beste estatu batzuen datu txarrei adi egon behar dugu'
Euskal enpresak balizko atzeraldi baterako prestatuta daudela dio SPRIko zuzendari nagusiak, baina ezin dela bermatu sufrituko ez dutenik.
-
Alex Arriola, SPRIko zuzendari nagusia
12:32 min
Alex Arriola SPRI Enpresa Garapenerako euskal agentziaren zuzendari nagusiaren esanetan, arretaz jarraitu beharrekoak dira Alemaniaren atzeraldi arriskuaz Bundesbankek egindako iragarpenak; baina horrez gain, Frantziako eta Erresuma Batuko datuak ere adi jarriatu behar dira, haiek ere ez direlako onak. Erresuma Batuaren kasuan, gainera, Brexit gogorra gerta daitekeen hipotesia dela dio eta horrek ez duela mesederik inorentzat ekarriko. Txina eta Estatu Batuen arteko gerra komertzialak ere euskal enpresengan ondorio zuzenak dituela gogoratu du.
Arriolak dio euskal enpresek egin beharrekoa egin dutela: inbertsioekin jarraitzea, teknologiak lantzea eta arriskuak dibertsifikazea, baina horrek ez duela esan nahi atzeraldi ekonomiko kasuan sufrituko ez luketenik.
Biarritzen egunotan egitekoa den G7aren goi bilerak garrantzia izango duela ere esan du Arriolak, ekonomia alorrean denak duelako eragina. Bilera horretatik egonkortasun mezua lortzea dela garrantzitsuena esan du.