Faktoria
Bittor Oroz sailburuordea
'Ganaduaren elikadura aldatuta, C02 isuria gutxitu liteke'
Bittor Oroz, Nekazaritza eta Arrantza sailburuordea, Euskadi Irratiko Faktorian.
-
Bittor Oroz, nekazaritza eta arrantza sailburuordea
23:56 min
Okelaren kontsumoaren beherakadak kezka sortu du Eusko Jaurlaritzan. Arduratuta dago Bittor Oroz nekazaritza eta arrantza sailburuordea, 'gutxinaka, haragiaren kontsumoa gutxitzen' ari delako eta haragiaren inguruan 'kontsumo kritika' sortu delako. Okelaren 'aurkako joera' ikusten du Orozek, askotan, 'albiste harrigarriak' kaleratzen direlako. Klima-aldaketaren aurkako nazioarteko panelak haragi kontsumoa murrizteko gomendioa da horietako bat: C02 isuria murrizteko neurria litzateke. Oroz sailburuordeak 'Faktoria'n erantzun dio aholku horri. Nekazaritza sailburuordeak esan duenez, 'ganaduraren elikadura aldatuz, C02 isuria gutxituko da'. Neiker eta ikerketetan ari diren Euskadiko teknologia-zentroak animalien elikaduraren aldaketarekin frogak egiten ari dira.
HILTEGI GEHIAGO
Hiltegi-eskasia dago Bizkaian eta ekoizleek Gipuzkoara jotzen ari dira. Eusko Jaurlaritzak hiltegi pribatuen aldeko apostua egin du eta hala azaldu dio sektoreari baina, orain arte, 'ez da proiekturik sortu ez Bizkaian ezta Arabarako' eta hori da lehentasuna. 'Ekimen pribatuak behar ditugu, lagunduko ditugu mugimenduak' esan du Orozek, 'beharrezkoak' direlako
PINUA
Udazkenean pinudiak kutsatu dituen onddoaren gaitzari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak ez du kaltetutako zuhaitzen kopuru berirrik. Iaz izan zen hezetasunari leporatu dio Bittor Orozek gaixotasunaren hedapena, 'aurten ez da iazko paisaia marroia ikusten' sailburuordeak Faktorian esan duenez, 'nagusiki gaixotasuna gelditu eta jetsi delako'. Oxido kuprosoarekin tratamendua ematen ari dira eta udazkenerako espero dute lehen laguna. Orduan jakingo dute eraginkorra izan ote den tratamendua baina, ziurtatu du, oxido kuprosoaren erabilera 'oso kontrol handiarekin' egiten ari direla. 'Bide, ur bide eta baserrietatik urrutiratuta eta aurreko ikerketek bermtu duten dosiak eta produktuak erabiliz'.
Basoen kudeaketan hausnarketa eskatzen dutenei erantzun die Orozek, 'epe luzeko baso politika planteatu behar' dela. Orain 30 urte diseinatutakoa martxan da, 'etorkizunera begira, gogoeta egin beharko dugu' esan du Faktorian sailburuordeak baina azpimarratuz, gaitzak ez direla kanpotik ekarritako espezien kontua bakarrik. 'Euskal Herrira bertako zuahitzek ere gaitzka izan dituztela.