Itxi

Faktoria

FORTNITE FENOMENOA

Fortnite fenomenoa: 12 urtetik beherako haurrentzako modukoa al da?

Berriki kaleratu den inkesta batek dio 12 urtetik beherako umeen erdiak baino gehiago, Fornite ohiko bideojoko dutela. Egokia al da? Gaia aztertu dugu.

  • gaztetxoa fortnitera jokatzen

    gaztetxoa fortnitera jokatzen

    38:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela bi urte kaleratu zuen Epic Games etxeak, datuen arabera, orain arteko bideojokorik ospetsuena bilakatu dena: Fortnite. Bi urtetan 2.000 milioi erabiltzaile lortu ditu gazte eta helduak harrapatu dituen joko honek. Gure kaleetan ohiko argazkia da umeak Fortnite jokoari buruz hitz egiten ikustea, baina, umeentzako moduko bideo-jokoa al da Fortnite? Zergatik komeni da gutxieneko 12 urteko adin muga errespetatzea?

Iratxe Esnaola Hezkuntzan doktorea da, ingeniari informatikoa eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea izateaz gain. Sare sozialen, smartphonen eta orokorrean teknologia berrien gaia sarri aztertu du, eta lagungarri izan daitezkeen zenbait gako eskaini dizkigu modako bideo-jokoaren inguruan.

Bestetik, Igor Gaminde aitaren testigantza ere jaso dugu. Igorrek 14, 12 eta 10 urteko hiru seme ditu eta bere baimena dute Fortnitean aritzeko. Baina, nola kudeatzen ditu mugak?

Ainhoa Azkue 23 urteko gazteak bizitza osoa darama bideo-jokoen ondoan. Bere etxean betidanik izan dira kontsolak eta txikitatik izan du gurasoen baimena horiekin aritzeko; hori bai, erabilera arau zehatzekin.