Faktoria
Ikasturte hasiera EHU
'Unibertsitateko bide berrian ikasi bai baina, batez ere bizi nahi dugu'
Malen Alzuart eta Ane Berro Psikologia ikasleak dira aurten hasi duten ikasturtean. Ikasle pisutik unibertsitatera egin dugu bidea.
-
Malen Alzuart eta Ane Berro, psikologia ikasleak EHUn. 2019-2020 ikasturte berria.
11:08 min
8500 ikaslek hasiko dute ikasturte berria Euskal Herriko Unibertsitatean. Datuen arabera, erdiak baino gehiagok euskaraz ikastea erabaki du, eta % 55 emakumeak dira. Ikasleen adibide izan litezke Malen Alzuart eta Ane Berro. Baztandarrak dira eta, euskaraz ikasi ahal izateko, Donostiako kanpusean hasiko dute Psikologia gradua. Unibertsitate bizitza estreinatu dute irailaren 9an eta beste zerbait ere bai: pisua partekatuko dute beste bi lagunekin batera.
Goizeko 8ak baino lehen haien etxera joan gara, eta unibertsitatera arteko bidea egiten lagundu diegu.