Faktoria
Gorka Zubeldia
'Bizitzeko gogoa daukat, ez dut presarik inora iristeko'
Lan istripuz hanka galdu eta protesi baten laguntzaz 101 kilometroko mendi lasterketa amaitzea lortu du Gorka Zubeldia alegiarrak. Hankak baino gehiago, burua entrenatzen nola ikasi duen kontatu digu
-
Gorka Zubeldia alegiarra
12:55 min
Burua engainatzen ikasi duela dio Gorka Zubeldiak, burua gogortu behar baita, hankak baino gehiago. 2003an lan istripuz hanka galdu eta protesi baten laguntzaz 101 kilometroko Chamonixeko CCC mendi lasterketa amaitzea lortu du alegiarrak. Helmugara iritsi zenean, protesia atera eta besoekin altxatu zuen, honek eman baitio "bizia". Etxean, aitak bizitakoa eredu hartuta ikasi du arazoei aurre egiten eta orain, bere bidea da askok jarraitu nahi dutena. Chamonixekoa izan da bere erronkarik handiena, baina ez etorriko den bakarra. Bere hurrengo helburua Zegama-Aizkorri mendi maratoia egin ahal izatea da.