Faktoria
Zientzi eta pazientzia
Eskutrapuak bakterioen bizileku
Milioika bakterio pilatzen dira sukaldeko eskutrapu eta komuneko eskuoihaletan, garbiak daudela badirudi ere. Uxune Martinezek eta Eneko Axpek etxean egin ditzakegun hanka-sartzeak aipatu dituzte.
-
Eskutrapuak
28:14 min
Bakterioak pentsatzen ez duten arren, bizkor mugitzen dira. Hori azpimarratu dute 'Faktoria'-ko "Zientzia eta pazientzia" atalean Uxune Martinezek. Etxeetako trapu eta toalletara egiten dute jauzi eta bertan ezkutatzen dira ondoren.
Azkainen, Lartigue fabrikak 1910 urteaz geroztik lanten dute ehuna. Bertako langileek trapuak garbigailuan sartu aurretik ur hotzetan uzteko gomendatzen dute, eta gero 90 gradu inguruan garbitzeko.
Bainugeletako toallek bakterio asko dituzte. Horren arrazoi nagusia hezetasuna bada ere, iluntasunak eta ez aireztatzeak bakterioen bizileku bihurtzen ditutze toallak. Hori ekiditeko eskuak ondo garbitzeko gomendioa eman dute zientziaren atalean, baita komuneko tapa jaitsita mantentzea ere. Bi egunez komunean eskegia dagoen toalla batekin aurpegia garbitzea, burua komuneko zuloan sartzea bezala da.
Komuneko toallak bi egunez behin aldatzea da gomendagarria; sukaldeko eskutrapuak posible den neurrian egunero.
Gizakion ahoan 20 mila milioi bakterio daude, baina Eneko Axpek gogoratu du bakterioen %1 soilik dela kaltegarria gizakiontzat. Izan ere organismoan 1-3 kg bakterio pilatzen dira, eta horiek gabe hil egingo ginatekeela gogoratu du Axpek.