Itxi

Faktoria

MIKEL ARREGI

'Nafarroan informazioa elebiz ematea da garrantzitsuena, ez hurrenkera’

Euskarabidearen zuzendariak positiboki baloratu du Nafarroako Auzitegiak 2017ko euskarazko plazen inguruan emandako epaia.

  • Euskara Nafarroan

    Euskara Nafarroan

    11:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mikel Arregi Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuaren zuzendari kudeatzaileak 'Faktoria'n azaldu du, helburu nagusia, nafar guztien hizkuntza eskubideak bermatzea dela. Gobernu aldaketarekin alderdi sozialistak urrats interesgarria eman duela uste du, aurreko legegintzaldietan bestelako jarrera erakutsi duela azpimarratuz.

Balorazio positiboa egin du, bestalde,  Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaia. Adierazi duenaren arabera, argitu egin da modu egokian egin zutela lan eta hori eskertzekoa dela dio. Izan ere, Auzitegiak babestu egin du Foru Administrazioan dagoen euskarazko lanpostuen eskaintza. Atzera bota du, hortaz,  AFAPNA sindikatuak 2017ko Lan Eskaintza Publikoa baliogabetzeko egin zuen eskaera,  eta babestu egin ditu Uxue Barkosen Gobernuak hizkuntza profilak aldatuz lan eskaintzan deitu ziren euskarazko lanpostuak.

Lan deialdi Publikoetan euskara meritu gisa aitortuko duen agindua prestatzen ari direla ere azaldu du. Aurki negoziatzeko aukera izatea espero duela esan du Mikel Arregi, Euskarabideako Zuzendariak.