Faktoria
IGOR UNANUE
'Gure enpresek jasan dituzten zibererasoen atzean mafiak daude'
Zenbait euskal enpresa eta udaletan jasandako erasoen helburu nagusia dirua lapurtzea da Igor Unanue informatika adituaren esanetan. Gehienetan posta elektronikoaren bidez lortzen dute sarbidea.
-
Igor Unanue
12:48 min
Zibererasoei aurre egiteko hainbat gako eman ditu Igor Unanuek, S-21SEC lantegiko zuzendari eta zibersegurtasunean adituak, 'Faktoria'n. Posta elektronikoaren bidez sartzen dira gehienetan, baina ordenagailuko pantailan mezu arraroak ere ager daitezke. Erasoei aurre egiteko gomendio nagusia posta horiek ez irekitzea eta birusen kontrako programa eraginkorrak edukitzea dela adierazi du.
Sistema informatikoa erabat blokeatu aurretik ordea, birusak ordenagailuan sartu eta gordeta egoten direla azaldu du. Lantegi edo erakundearen informazio nahikoa jasotzen dutenean erasotzen dute eta ondoren, sistema 'bahitu' egiten dute diru-ordaina eskatuz.
Fagor, Lazpiur, Hazi Fundazioak edo Santurtziko Udalak jasan dituzte erasoak, besteak beste. Aste honetan jakinarazi da, bestalde, SER irrati katea eta Wallapop edo Everis enpresak ere eraso dituztela.
Erasorik jasanez gero, ordainketarik ez egiteko gomendioa ere egin du zibersegurtasunean aditua den Igor Unanuek.