Itxi

Faktoria

Roberto Uriarte, Podemos

'Sanchezek gurekin agindu nahi badu, apostu sakona egin beharko du'

Roberto Uriarte, Elkarrekin Podemoseko diputatua.

  • Roberto Uriarte, Elkarrekin Podemos

    Roberto Uriarte, Elkarrekin Podemos

    8:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azaroaren 10eko hauteskundeen biharamunean, akordiotara begira jarri da Elkarrekin Podemoseko diputatua. Roberto Uriartek 'Faktoria'n esan du, Pedro Sanchezek erabaki beharko duela 'alderdi popularrarekin edo Unidas Podemosekin bat egingo' ote duen. Pedro Sanchezek 'alderdi sozialistako militanteen artean galdeketa egitea' nahiko nuke Roberto Uriartek, galdera horrek zer egin argi utziko duelako.

Alderdi moreak atea irekia uzten dio PSOErekin akordioa lortzeari baina, baldintzak jartzen ditu. Batetik, proportzioaren araberako ordezkaritzak, "sozialistek Iñigo Urkullu eta Ada Colauri babesa ematerakoan exijitzen duen moduan". Bestetik, "politika aldaketa" eskatzen ditu Elkarrekin Podemosek. Roberto Uriarteren hitzetan, "zeharo aldatu beharko lituzke politika ekonomikoak eta nazio aniztasunaren alde apostu ausarta egin beharko luke".