Itxi

Faktoria

Gaztaroa Sartu

'Pertsona batzuk ez dira inoiz iritsiko lan mundura'

'Gaztaroa Sartu' kooperatibak bi lan ildo ditu: batzuekin gizarteratzea, euren egoera hobetzea. Eta beste batzuekin, lan mundurako bidean laguntzea. Urtean 6.000 pertsona ingururekin egiten dute lan.

  • Haizea Roca, Karmele Artaraz eta Julene Ramos 'Gaztaroa Sartu' kooperatibaren egoitzan

    Haizea Roca, Karmele Artaraz eta Julene Ramos 'Gaztaroa Sartu' kooperatibaren egoitzan

    15:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilboko San Frantzisko auzoko Harrobia plazan 'Gaztaroa Sartu' kooperatibak duen egoitzan izan da 'Faktoria' saioa. Karmele Artaraz zuzendariarekin eta Julene Ramos eta Haizea Roca gizarte hezitzaileekin hitz egin dugu.

Bazterkeria egoeran dagoen jendearekin egiten dute lana Bilboko eta Bizkaiko hainbat lekutan. 33 urte daramatzate lanean. Erronka berrien artean dute, inoiz lan mundura iristeko aukerarik izango ez duen jendearekin zer egin hobeto aztertzea. Karmele Artaraz zuzendariak argi esan digu, arrazoi ezberdinengatik pertsona askok ezingo dutela inoiz lan mundura iritsi eta horiek ere bizi behar dutela. Horiei laguntzea, horien egoera hobetzea da Gaztaroa Sartu kooperatibaren helburuetako bat.

Bigarren lan hildoa, bazterkeria egoeran dagoen jendeari lan mundura sartzen laguntzea dute. Eta horretarako, besteak beste, bi enpresa dituzte sortuta: Keima Animazioa eta Sokaire Garbiketa enpresa.