Faktoria
Kursaalak 20 urte
'% 80ko okupazioa du orain Kursaalek; handitzeko aukera aztertu beharko da'
20 urte hauetako balantze onaren errepasoa egin dute Iker Goikoetxea egungo zuzendariak eta Jose Miguel Ayerza jauregiaren sorrerako lehen zuzendariak
-
Iker Goikoetxea
17:27 min
20 urte egin ditu Donostiako Kursaal jauregiak eta ostegunean egingo dute ospakizun-ekitaldi handia. Lehen zuzendaria Jose Miguel Ayerza (gaur egun ADEGIko arduradun dena) eta oraingo zuzendaria Iker Goikoetxea batu ditugu 'Faktoria'n. Hasieran Rafael Moneoren proiektuak sortu zituen mesfidantzak gogoratu ditu Ayerzak eta haiek denak iraganean utzi eta aurre ikuspen guztiak gainditu dituen azpiegitura bihurtu dela azpimarratu dute biek. Goikoetxeak jakinarazi du, urte hauetan, Kursaalak 1.300 milioi euroko eragin ekonomikoa izan duela, -"egin zen inbertsioaren halako hogei"-baina horrezaz gainera, iritzi dio, datu ekonomikoek ekarri dutena baino askoz gehiago eman diola Donostiari eta Gipuzkoari, bileren arloan eta kultur arloan.
Goikoetxeak azpimarratu du, Kursaal Eszenaren bitartez, kalitate handiko agerraldien apustua egiten jarraituko dutela eta aniztasuna bultzatzea izango dutela etorkizuneko erronka ere. Horrezaz gainera, berrikuntzen aldia izango dela ere aurreratu du Goikoetxeak: %80 okupazioa du Kursaalak egun hauetan eta 'handitzeko aukera aztertu beharko da', esan du.