Itxi

Faktoria

Faktoria, azaroaren 28an

Rikardo Arregi kazetaritza sarien harira, 'Faktoria' magazina, Andoaindik

Albistegian, Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia elkarrizketatuko du Maite Artolak.

  • 2019ko sarien aurkezpeneko irudia

    2019ko sarien aurkezpeneko irudia

Rikardo Arregi kazetaritza sariak banatuko dituzte ostegunean, azaroaren 28an, eta, aitzakia horretan, Manu Etxezortuk gidatutako 'Faktoria' magazina Andoaingi Bastero kulturgunetik egingo dugu. Rikardo Arregi nor zen azaltzen lagunduko digute Patxi Baztarrikak, Joan Mari Torrealdaik eta Joseba, Begoña eta Mikel Arregik, Rikardo zenaren anai-arrebek. Bestalde, Rikardo Arregiren testuen irakurraldi jarraiaren berri emango dugu, eta kazetaritzari buruzko mahai-ingurua egingo dugu Elixabete Garmendia, Felix Ibargutxi eta Joxean Agirrerekin. Rikardo Arregiren dokumentala ere estreinatu berri dute, eta Ainara Mendiola zuzendariarekin ere hitz egingo dugu. Eta jakina, sarietarako hautagai batzuk ere izango ditug: Jon Artano 'Amarauna' saioko lankidea (Latinoamerikan egindkao lanagatik), Pantxika Maitia (Kanaldude) eta Josu Azpillaga (Egunean behin).

Albistegiari 07:00etan ekingo dio Maite Artolak. Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia izango da ostegun honetako gonbidatu nagusia. Aita Marik Mediterraneoan erreskatatutako migratzaileak lehorrean direlarik, Eusko Jaurlaritzak haietako batzuei abegi emateko duen asmoari buruz galdetuko dio Maite Artolak, 09:30etik aurrera.

Solasaldian, Martxelo Otamendik, Hedoi Etxartek eta Xabier Riezuk egingo dute aktualitateari buruzko analisia eta goizeko zortziak aurreko iritzi zutabea Aingeru Epaltzarena izango da, ostegunero bezala.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk Andoaindik. Aipatu ditugun edukiez gain, Xabier Alberdi itsas-gaietan aditua Oria ibaiaren nabigagarritasunaz ariko zaigu, eta Olaia Urtiaga, berriz, Kursaalen 20. urteurrenerako antolatu duten ekitaldien berri ematen izango dugu bertan, Izaro kantariarekin eta Lucia Lacarra dantzariarekin.

07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.