Itxi

Faktoria

Ivan Zaldua

'Beti izan dugu presioa, medioetan eta gizartean'

Ivan Zaldua Xabi Alonsoren zerga aholkularia da eta iruzur fiskala delituengatik absolbitu dute.

  • Ivan Zaldua, Xabi Alonsoren zerga aholkularia, Faktoria albistegian.

    Ivan Zaldua, Xabi Alonsoren zerga aholkularia, Faktoria albistegian.

    8:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

4 urteko 'gerraren' ondoren, arnasa hartzen hasi da Ivan Zaldua. Zaldua abokatua da ikasketaz, fiskalitatean aditua eta 2004. urtetik Xabi Alonsoren zerga-aholkularia eta Alonsorekin batera, iruzur delituengatik absolbitu dute.

5 urteko kartzela zigorra eta 4 milioi euroko isuna eskatzen zuen haientzat fiskaltzak. Auzitegietako bidea saiheseko, akordioa sinatzea proposatu zieten baina, epaiketari aurre egitea erabaki zuten. 'Xabi Alonsorekin, hasieratik, bide guztian batera' joan direla esan du Euskadi Irratiko 'Faktoria'n eta aitortu du presioa jasan dutela. 'Presio zuzena ez baina, beti izan dugu presioa, komunikabideetan, eta abar'.