Itxi

Faktoria

Jonan Fernandez

'Dagozkigunak baino etorkin gehiago hartzeko prest gaude'

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkariak esan du EAEk etorkinei zuzendutako azpiegiturak prest dituela Italiara iritsi diren migranteak hartzeko.

  • Jonan Fernandez

    Jonan Fernandez

    17:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Autonomia Erkidegoak etorkinei zuzendutako azpiegiturak guztiak prest ditu. Italiara azken egunetan iritsi diren migranteak 5 estatuen artean banatuko dira eta horietako batzuk Euskal Herrira iritsiko dira. Jonan Fernandez Bake eta Elkarbizitza idazkariak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du banaketa horretan 'dagozkienak baino gehiago' hartzeko prestutasuna adierazi dutela. 'Ministerioari esan genion ehuneko hartu ditzakegula baina, gehiago badira, gure jarrera malgua da'.

Espetxe politika

Etxerat elkarteak senide presoen bisitan errepide istripuetan izan diren 16 hildakoak biktimatzat hartzea eskatu du. Jonan Fernandezen hitzetan, 'nazioarteko legediak zer dioen' aztertu behar da, 'giza eskubideen urraketak zeintzu diren eta noiz burutu den'. Kasu honetan, Fernandezen arabera, 'nazioarteko legeak autore penala egotea eskatzen du'. Eusko Jaurlaritzak hildakoak biktima gisa tratatzeko prest dago, behar duten laguntza eta babesa emateko baina, bake eta bizikidetza idazkariaren arabera 'ezin diote legediak eskatzen duenari muzin egin'.