Itxi

Faktoria

EiTB maratoia

'Haurrek hasieratik jakin behar dute gaitz larri bat dutela'

Nagore eta Josune Garcia de Andoain-ekin aritu gara. Haur minbiziadunekin ari dira biak Donostiako ospitalean: pediatra da bat eta farmazilaria bestea. Haurren % 80 sendatzen direla kontatu digute.

  • Josune Garcia de Andoain (ezk) eta Nagore Garcia de Andoain (esk) Maite Artolarekin

    Josune Garcia de Andoain (ezk) eta Nagore Garcia de Andoain (esk) Maite Artolarekin

    16:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Haur minbiziadunak sendatzeko ahaleginean ari dira Nagore eta Josune Garcia de Andoain. Mediku pediatra da Nagore Donostiako Unibertsitate Ospitalean. Farmazilaria da, berriz Josune, eta ospitale bereko farmazia sailean aritzen da tratamendu onkologikoak bideratzen. Euren eskuetatik pasatzen dira Gipuzkoan minbiziaz diagnostikatzen dituzten haur gehienak, eta gehienak, ateratzen dituzte aurrera: % 80 inguru.

Diagnostikoa egiten duten uneaz, "une zailaz", aritu dira; familiari diagnostikoa ematen dioten moduaz eta haurrari gaitzaren berri emateko duten eraz. 'Haurrek jakin behar dute zer duten. Jakin behar dute gaitz larri bat dutela eta tratamendua jasotzen ez badute oso gaixo jarriko direla', esan dute: 'Tratamendua, benetan, sendatzeko dela jakin behar dute'.