Itxi

Faktoria

J. Ignacio Perez Iglesias

“Ez da PISA txostena sakralizatu behar”

Erkidegoen artean rankingak egitea desegokia iruditzen zaio Perez Iglesiasi. Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroak alderatzekotan, Belgika, Holanda edota Finlandiarekin alderatu beharko luketela.

  • Juan Ignacion Perez Iglesias

    Juan Ignacion Perez Iglesias

    13:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Juan Ignacio Perez Iglesias, ISEI, irakas sistema ebaluatu eta ikertzeko erakundeko batzorde zientifikoko presidenteak Euskadi Irratiko Faktorian adierazi duenez  Pisa txostenaren emaitzekin sortzen diren sailkapenak ez direla egokiak, ondorio okerrak ateratzera eraman gaitzaketelako.

PISA txostenean ateratzen diren emaitzen eta eremu horretako egoera sozioekonomikoaren artean lotura zuzena dagoela dio Iglesiasek, eta beraz ez dela zuzena egoera oso desberdina duten erkidegoak alderatzea. Horrekin batera, eremu bakoitzaren alfabetatze tradiziok ere lotura handia duela dio eta adibide gisa jarri du Gaztela Leongo kasua, duela 150 urte han baitzegoen beste inon baino alfabetatze tasa altuagoa eta orain ere sailkapenetan oso toki onean geratzen delako.  

Konparaketak egiten hasita, iruditzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa konparatu behar liratekeela Finlandia, Holanda edo Belgika bezalako herrialdeekin, eta ez Espainia hegoaldeko erkidegoekin. Espainian beste erkidegoren batekin pareko izatekotan, Madril litzatekeela dio.

Espero zuen Perezek Euskal Autonomia Erkidegoak 2015eko PISA  azterketetan behera egin ondoren, 2018etan gora egitea.  Dio ez direla emaitzak sakralizatu behar, ez  behera egiten denan, ez gora egiten denean. Uste du Pisako txostenaren datuak eta eskola guztietan egiten diren proba diagnostikoak aztertuta, badagoela lehengaia ondorio onak atera eta hezkuntza hobetzeko.