Itxi

Faktoria

Bilboko burtsa

Mugimendurik gabeko finantza plaza

Pantailek akzioen gora beherak erakusten dituzten arren, Bilboko  burtsan ez dago apenas jarduerarik.

  • Jesus Etxaburu eta Sonia Quincoces Bilboko burtsan

    Jesus Etxaburu eta Sonia Quincoces Bilboko burtsan

    11:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ordenagailuak burtsen jardueran garrantzia hartzen joan diren neurri berean joan da Bilboko burtsako jarduera murrizten. Egunero ateak zabaltzen dituen arren, denborapasa dabiltzan jubilatu batzuk besterik ez dira joaten jarduna segitzera. Ekitaldi finantzierotarako eta formaziorako erabiltzen da, batez ere, egoitza.

SIX konpainia suitzarrak Espainiako burtsa guztien kudeaketa erosteko asmoa adierazi izanak pentsarazten du, are gehiago zentralizatuko dela balore merkatuen kudeaketa.  

Gaur egun, Bilboko erdigunean dagoen eraikinean ikusgai daude ehun eta hogeitamar urteko finantza historiaren mugarriak. Jesus Etxaburu eta Sonia Quincoces bertako beharginek erakutsi dizkigute.