Faktoria
Andeka Larrea
'Aurrekontu akordioak galdera eta zalantzak eragin ditu, errezelorik ez'
Ahal Duguko oinarriek gaurtik asteazkenera bitartean bozkatu beharko dute 2020ko aurrekontuen inguruko akordioa. 'Faktoria'n izan da Andeka Larrea Podemos Euskadiko komunikazio idazkaria.
-
ANDEKA LARREA
11:19 min
Militanteen artean galderak eta zalantzak daudela aitortu digu, baina, Andeka Larrea Podemos Euskadiko komunikazio idazkariak uste du alderdikideek ulertu dutela akordioa. 'Faktoria'n esna digunez, aste honetako galdeketan parte hartze altua espero du.
Larrearen esanetan, Jaurlaritzaren eta Elkarrekin Podemosen proiektu politikoak erabat ezberdinak dira. Hala ere, pozik agertu da akordio honek koalizio morearen eskakizunak jasotzen dituelako.
Oposizio zorrotza akordioekin uztartzea posible dela dio; akordio honek erakusten omen du Elkarrekin Podemosek Euskadiko politikan eragiteko duen gaitasuna.