Itxi

Faktoria

Mari Luz Esteban

'Maitasunaz tresna kultural bat eraiki dugu, eta kudeatu egin behar da'

Maitasunaren ideologia deseiraikitzeko edo kritikotasunetik eraikitzeko proposamena egin du 'Jakin'ek. Lorea Agirre zuzendariarekin eta Mari Luz Esteban EHUko ikerlariarekin laburbildu dugu mamia.

  • Lorea Agirre eta Mari Luz Esteban

    Lorea Agirre eta Mari Luz Esteban

    18:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maitasuna politikoa dela aspaldi aldarrikatu zuen Mari Luz Esteban EHUko irakasle eta feminismoaren antropologoan aditu denak; ideologia bat dela, eta maitasuna bizitzeko dugun eta ezartzen diguten erak gizarte eredu bat, sistema oso bat ,erreproduzitzen eta betikotzen duela. Maitasunaren ideologia hori deseraikitzeko  edo kritikotasunetik berreraikitzeko proposamenak egin dute Jakin-ek antolatutako jardunaldietan aurrena, eta aldizkari horren azken zenbakian orain. Jakin-eko zuzendari Lorea Agirre eta Mari Luz Estebanek berak laburbildu digute bertan jasotakoaren mamia gaurko 'Faktorian'.

Estebanek azaldu duenez, 'maitasuna berezkoa dela jotzen dugu eta ez gara jabetzen maitasun erromantikoa tresna kulturala dela eta, beraz, landu egin behar dena'.  Proposatu diguten eredu 'estu' eta 'askotan injustuaren' aurrean, maitasun berdinzaleagoa, elkartasunean oinarritutakoa, eta askatzaileagoa eraiki beharraz aritu dira. Lorea Agirrek defendatu du ikuspegi hori politikaren eremura eramanez gero, gizarte antolaketa eredu hobea genukeela.