Itxi

Faktoria

Pello Duffau (CGT)

'Protestak indartzera goaz. Marra gorriak dira adina eta pribatizazioa'

Edouard Philippek atzo xehetutako erreformarekin langileen erretreta 64 urte eta gehiagora atzeratuko dela salatu du CGTko ordezkariak eta pentsio fondoak banketxeen esku utziko direla

  • Baionan aste honetan erretreta erreformaren kontra egindako manifestazioetako bat

    Baionan aste honetan erretreta erreformaren kontra egindako manifestazioetako bat

    4:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Edouard Philippe lehen ministroak atzo xehetu zuen erretreta erreformak bi marra gorri nabarmen pasatzen dituela salatu du CGTko eledun Pello Duffauk 'Faktoria'n: 'Lehen marra gorria', esan du, 'adina da. 64 urtetan joango dira erretretara pentsio osoa lortzeko; baina hori bakarrik bizi osoan lan egin badute. Adibidez estudioak egin dituztenak, berantago joango beharko dira'.  'Bigarren marra gorria da', gaineratu du, 'nondik eta nora pasatzen den formula berri hori. Orain bankuetan gordeko da pentsiotarako dirua; espekulazioa egingo dute diru horrekin eta itzuliko dituzte hondarrak'.  Hori dela eta, protestak haunditu egingo dituztela iragarri du Duffauk.