Faktoria
GaituzSport
'Inork ez dezala lotsarik eta beldurrik izan'
GaituzSport Fundazioaren lana ezagutu dugu. Inklusioa sustatzen du kirolaren bidez. Iñaki Intxaustiri adibidez lan istripu baten ondorioz bi hankak moztu zizkioten eta igeri egiten du.
-
Kirola denek batera eginaz
15:34 min
Iñaki Intxausti gernikarrak 68 urte ditu eta duela 25 Astra lantegian elektrokutatuta bi hankak moztu behar izan zizkioten eta eskuineko eskuan ere mugimendu gutxi du. Kirola egiten hasi denetik beste mundu bat ireki zaiola aitortu digu. Bilboko San Inazio auzoko kiroldegira joaten da autobusez eta metroz GaituzSport Fundazioarekin igeri egiteko.
Peio Hernandez, GaituzSport Fundazioko teknikariak esan digu ahalegintzen ari direla, gero eta kiroldegi eta herri gehiagotara iristeko, kirola egiteko aukera etxetik hurbil izan dezaten, inor ez dadin geratu kirola egin ezinik.
Iñaki Intxaustik eman digun mezua argia izan da, 'inork ez dezala lotsarik eta beldurrik izan kirola egiteko, inor ez dadila kezkatu besteak pentsatuko duenagatik'. Kirola denek batera egiteko aukera aldarrikatu du.
Ana Aranbarrik bere alaba Katrinen experientzia kontatu digu. Garun paralisia du eta GaituzSport Fundazioarekin surfa egitean hasi da kirolarekin gozatzen. Onura handiak ekarri dizkio kirola egiteak,