Faktoria
Eduardo Santos
'Ohiko tirabirak ari gara ikusten. Inbestidurarako emaitza ona izanen da'
Madrilen inbestidurak huts egingo balu ere, Nafarroako koalizio gobernua ez legokeela arriskuan uste du Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilari eta Nafarroako Podemoseko idazkari nagusiak.
-
Eduardo Santos
12:22 min
Elkarrizketa prozesua bukatu bitartean gora behera egotea normala dela uste du Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko Migrazio kontseilari eta Nafarroako Podemoseko idazkari nagusia baina baikor agertu da esanez negoziazio horiek inbestidura ahalbideratuko dutela. Huts egingo balu, nolanahi ere, Nafarroako gobernu-koalizioa ez du arriskuan ikusten.