Faktoria
Faktoria, urtarrilaren 4an
Arnaldo Otegiri elkarrizketa, ostiraleko 'Faktoria'n
Horrez gain, Javier Aizpurua gonbidatu dute, nanofotonikaren teorian aritzen den fisikaria.
-
Arnaldo Otegiren artxiboko argazkia
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia elkarrizketatuko dute ostiral honetan, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n, Pedro Sanchezen inbestiduraren inguruan EH Bilduko militanteen artean egindako kontsulta amaituko den egunean. Beraz, Pedro Sanchezen inbestiduran izango duten jarreraz eta ondoren sortuko den Gobernutik espero dutenari buruzko galderak erantzungo ditu 08:30etik aurrera.
Goizeko 09:30etatik aurrera, berriz, aktualitatearen zurrunbilotik atera eta elkarrizketa lasaierako tartea hartuko dute, ostiralero bezala. Aste honetan, Javier Aizpurua fisikaria izango dute gonbidatu. Nanofotonikaren teorian aritzen da irakasle-ikerlari, eta nazioartean aipamen gehien dituen euskal zientzialaria da.