Itxi

Faktoria

ENEKO ANDUEZA

‘Presioak izugarriak izan dira. ETAko kide garela entzun behar izan dugu’

Azken egunetan sozialistek jasan behar izan dituzten presioak izugarriak izan direla esan digu Eneko Anduezak. Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiarekin hitz egin dugu ‘Faktoria’n.

  • ENEKO ANDUEZA

    ENEKO ANDUEZA

    22:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Inbestidura saioa gainditua, Eneko Anduezak 'Faktoria'n aitortu digu lasaiago daudela gaur. Izan ere, diputatu sozialista guztiek jaso dituzte botoa aldatzeko presioak. Minduta agertu da mehatxu eta irain gogorrak entzun behar izan dituztelako. ETAko kide direla entzuteak mindu du gehien Andueza.

Madrilen bizi den giroaren inguruan esan du aldeen arteko tentsioa baretzeko beharra dagoela.

Gobernu osaketaren inguruan ez du izenik aurreratu, baina espero du ministroen kontseiluan Euskadiko sozialistek ordezkaritza izango dutela. Hori bai, ia ziurtzat jo du Isabel Celaák ez duela gobernu bozeramaile izaten jarraituko.

Presoen inguruan, Anduezak dio oinarri sendoa dagoela legearen barruan presoak Euskadira hurbiltzeko. Horrek egoera ‘lasaitzen’ lagunduko lukeela uste du. Aitortu digu EH Bildurekin harremanetan aurrerapausoa izan dela. Hori bai, esan du, ezker abertzaleak oraindik etxeko lanak dituela.

Kataluniako gobernuarekin batera osatu beharreko bitariko mahaiaren inguruan, Anduezak dio normaltasunaren ikur dela. Espero du bi gobernuek sintonia ona izango dutela eta Kataluniaren aferarentzako irtenbideren bat aurkitu ahal izango dela.