Faktoria magazina
CES 2020
James Cameronen 'Avatar' filmean oinarritutako autoaren prototipoa ikusgai
AEBko La Vegasen egiten ari diren Consumer Electronics Show azoka handian Mercedes-Benz Vision AVTRk auto baten prototipoa aurkeztu du, James Cameronen 'Avatar' filmean oinarrituta dagoena.
-
CES 2020 azoka
8:23 min
Joseba Laka Tecnaliako IKTko ikerkuntza arloko zuzendariak Consumer Electronics Show azokara eraman dituzten berrikuntzen inguruan hitz egin du 'Faktoria' saioan. Mercedes-Benzen prototipoaz gain, Sonyk ere sorpresa eman du euren teknologia autoetara eman baitu. Garraio pertsonalerako dronak ere aukeztu dituzte bertan.
Mugikortasuna eta etorkizuneko hiriak dira aurtengo ardatzak, baina izango dira berrikuntza deigarri ugari; besteak beste, telebistak, etxekotresnak, portatilak eta telefono mugikorrak.