Publizitatea
Itxi

2020/01/16

12:21

Faktoria

Jonan Fernandez

'Planteatu duguna eta Frantziako Gobernuak egin duena berdin-berdina da'

Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak 'Faktoria' albistegian esan du Eusko Jaurlaritzak ez duela inoiz 'iraganaren kritika presoen hurbilketarekin lotu'.

  • Jonan Fernandez, Eusko Jaurlaritzako bake eta bizikidetza idazkaria

    Jonan Fernandez, Eusko Jaurlaritzako bake eta bizikidetza idazkaria

    13:11 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Jonan Fernandezen arabera, Eusko Jaurlaritzak ez du presoen gaian bere planteamendua aldatu. 'Ez dugu inoiz iraganaren kritika hurbilketarekin lotu', esan du Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak, eta zehaztu du kartzela politika praktikan konpondu behar dela, eta praktika horretan, birgizarteratzeari begira, 'beharrezkoa izango da presoak egindako minaren kaltearen inguruan gogoeta kritikoa egitea'. Ideia horri eusten diote, baina kontzeptuan dator aldaketa, birgizarteratzea egin aurretik presoak hurbiltzea defendatzen baitu Lakuak. Espainiako espetxeetan sakabanatuta dauden 210 euskal presoak Hego Euskal Herrian edo gertu dauden 7 kartzeletara ekartzea.

Fernandezek 'Faktoria' albistegian gaineratu duenez, egin diren 'ikerketa gehienek erakutsi dute urruntzeak ez duela birgizarteratzean lagundu'. Frantziako Gobernuak erabili duen argudio berdina dela gogoratu du, eta ildo horretatik erantzun die biktimen elkartetik egin zaizkion kritikei: 'Gu proposatzen ari garenak ez du diferentziarik Frantziako Gobernuak egin duenarekin, berdin-berdina da, eta Frantziako Gobernuak preso gehienak hurbildu ditu biktimen elkarteen onespenarekin'.

PSEren ezinegona sortu ote den galdetuta, Fernandezek erantzun du bere sailaren plan estrategikoan espetxe politikaren aipamen oso zehatzak jasotzen direla eta aipatzen direla bai birgizarteratzeko oinarriak eta baita hurbilketaren aldarrikapena ere. Elkarlanean ari dira PSErekin, eta Jonan Fernandezek ez du 'arazorik ikusten'. Moncloarekin eta Espetxe Zuzendaritzarekin 'komunikazio ona, etengabeko komunikazioa dagoela aitortu du, eta ekimenak eta proposamenak trukatzea normala dela'. 'Datozen egunetan'  Espainiako Gobernuko ordezkariekin elkartzekoa da Jonan Fernandez. 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena