Faktoria
Australiako suteak
Garrei begira, euriaren zain
Australiako suteen kalteez eta izan ditzakeen ondorioez hitz egin dute Faktorian bertan bizi den Iraia Derteanok, Urtzi Goiti zoologoak eta Lorea Flores Greenpeaceko kideak.
-
Australia
24:13 min
Suteen ondorioz 8 milioi hektarea kiskali dira Australian, 23 pertsonak galdu dute bizia eta beste 1.000 milioi animalia hil dira. Egoera tamalgarritzat joz bat etorri dira Faktorian Australian bizi den Iraia Derteano, Urtzi Goiti zoologoa eta Lorea Flores Greenpeaceko kidea.
Suteek kalte gehien Gales Berrian eragin dute baina basoetako garrek sortuko dituzten ondorioak aurreikustea zaila da, baina Darwin hiritik Iraia Derteanok esan digunez, hirietan laino beltzez estalita ikusten da zerua.
Espezie asko desagertzeko zorian daude Australian suteek eragin duten ingurumen krisiaren eraginez. Koalen habitataren %30 galdu da esaterako garren eraginez, eta Urtzi Goiti EHUko irakasle eta ikerlariak azaldu duenez jada animalia asko hil badira ere gora egingo du kopuru horrek beren bizitokia erre zaielako.
Greenpeacek salatu du Australian suteak izatea ez dela berritasuna, bai ordea piztuta daudenen iraupena eta altuera. Lorea Flores Hego Euskal Herriko Greenpeaceko ordezkariak aldaketa klimatikoari egotzi dio honen errua, eta jakinarazi du gizakiak ez duela sute hauek itzaltzeko metodo tekniko nahikorik.