Itxi

Faktoria magazina

Plazaola

''Munduko musurik luzeenak Uitziko tuneletan ematen zituzten''

Plazaolara egin du bisita 'Faktoria' saioak, Europa mailako programa batean aukeratu dutelako Plazaola: Trail Gazers Bid delakoan. Gustavo Ortiz de Barronek izendapenaren xehetasunak eman dizkigu.

  • Plazaola

    Huitziko tunela. Argazkia: Xabier Cabezon/ Wikipedia

    23:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lekunberrin dago Plazaola Partzuergo Turistikoa eta bertan egin dugu hitzordua Gustavo Ortiz de Barronekin, kudeatzailearekin. Plazaola trenak Andoain eta Iruñea lotzen zituen; eta sekulako festa izaten zen herritarrentzat trena pasatzen zenean. Garai horiek gogoratu ditugu; eta egungo natur-bideaz eta zerbitzuen inguruan mintzatu gara, baina etorkizunera ere jarri gara begira. Europa mailako programa batean, Trail Gazers Bid-en, aukeratu dute eta hiru bat urtetan hainbat lan eta ekimen egingo dituzte Plazaolaren inguruan.

Horrez gain, Latasan zabaldu berri duten Biltegian izan da 'Faktoria' saioa. Sol Flores, Eva Fernández, Kizkitza Larrea eta Idoia Jusué dira bertako kudeatzaileak eta haien eskutik ezagutu dugu txoko berria.