Itxi

Faktoria magazina

2019 ko Barometroa

Azken bost urteetan nabarmen hazi da Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala

Ia 4.000 elkartek osatzen dute, 38.500 pertsonak egiten du lan sektore horretan eta 158.000 boluntario baino gehiago ari dira alor horretan lanean. Horiek dira gaur aurkeztutako Barometroaren datuak.

  • Zuriñe Romeo eta Lucia Merino

    Zuriñe Romeo eta Lucia Merino

    12:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilboko Bilborock aretoan izan da "2019-ko Barometroa. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen datu nagusiak" izeneko lanaren aurkezpena. Azterketa horretan bildutako daturik esanguratsuenak aztertu ditugu Zuriñe Romeo Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiko koordinatzailearekin eta Lucia Merino Behatokiko ikerketaren arduradunarekin.

Aurrez aipatutako datuez gain, datu ekonomiko garrantzitu bat ere nabarmendu dute. 2018an 1.736 milioi euro kudeatu zituzten hirugarren sektore honetako elkarteek, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordinaren ehuneko 2,3 ren baliokidea.

Aurrera begira sektoreak dituen erronkei buruz galdetuta, esan digute bere identitateari eta bere independentziari eustea garrantzitsua duela. "Laguntza publikoak izan arren, independentzia maila batekin funtzionatzen dute eta horri eutsi beharko liokete. Horri eta jendearekiko gertutasunari. Horrez gain, inzidentzia politikoa izatea ere erronka da etorkizunera begira".

Orain arte Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatoki gisa egin dute lana eta aurten izena aldatuko diote lan esparrua ere zabalduz. Orain Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Behatokia izango da.