Itxi

Faktoria

Migranteentzat aterpetxea

Migranteen etorrera gutxituta ere, Irungo aterpetxeak zabalik jarraituko du

Lide Amilibia, gizarte gaietarako sailburuordea eta Nahia Diaz de Corcuera, Gurutze Gorriko asilo gaietarako arduraduna, gurean Izan dira.

  • Lide Amilibia sailburuordea eta Nahia Diaz de Corcuera, Gurutze Gorriko asilo saileko arduraduna

    Irungo harrera etxea

    14:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urriaren 1ean ateak zabaldu zituen Irungo Belaskoenea eta Bentas auzoen artean dagoen migranteentzako aterpetxeak. Industrigune batean kokatuta, ibilgailuen tailerra izandako eraikina, harrera toki bihurtu dute. 100 lagunentzat lo-lekua eskaintzen du eta Gurutze Gorriak kudeatzen du.

Harrera ematen hasi zirenetik lehen aldiz, komunikabideei ateak zabaldu dizkie migranteentzat tokia eta Faktoriak eguna aterpetxean hasi du. Han aurkitu ditugu Maria, Marian eta Daluba. Guinea Conakritik iritsi eta Parisa bidean dira hiru emakumeak eta laugarren gizon batekin, gaua Irunen pasa dute.

Irungo egoitzara joatzen duten migranteen adibide dira hiru emakumeak: Gurutze Gorriaren arabera, gehienak Guinea Conakri eta Senegaldik iristen direlako eta Frantziar Estatura joateko helburua dute. Pare bat egun ematen dituzten Irunen, ondo elikatu, sakelekoa bete eta senideekin hitzegin ondoren, bidaia jarraitzen dute.

Migranteen etorrera handiean 2018ko udan izan zen Euskal Autonomia Erkidegoan. 8662 lagun ziren. Iaz, kopuru horren erdia etorri zen, 4200 lagun pasa eta horietatik gehienak, 3400tik gora, Irungo aterpetxera iritsi ziren. Migranteen kopurua asko gutxitu bada ere, Eusko Jaurlaritzak iragarri du Irungo aterpetxeak zabalik jarraituko duela eta oran bi urte moduan, etorrera handia sortuko balitz, jaurlaritzak prest du 'larrialdietarako plana'. Orain itxita dauden hainbat egoitza eta kiroldegietan harrera egiteko azpiegirua martxan jarriko litzakeela iragarri du Lide Amilibia, gizarte gaietarako sailburuordeak.