Faktoria
San Martin kalea Donostia
"San Martingo itxiera autoak erdigunetik ateratzeko abiapuntua izango da"
Jone Argoitia Donostiako mugikortasun zuzendariarekin izan gara Donostian itxi berri duten kale ezagunean.
-
Jone Argoitia, Donostiako mugikortasun zuzendaria
7:49 min
Donostiako erdiguneko mugikortasun plana aldatzeko bidean da. Topoa eraikitzeko planek, San Martin kalearen zati baten itxiera ekarri du, auto pribatuentzat lehenengo, udaratik aurrera ibilgailu guztiei zabalduko zaie pasatzeko debekua. Jone Argoitia Donostiako mugikortasun zuzendariak 'Faktoria' albistegian esan du eredua erdiguneko gainerako kaleetara zabaldu litekeela.
'Ibilgailu pribatuak San Martin inguruko kaleetatik pasatzeko debekua' egia bihurtu litekeela aitortu du Argoitiak. Horretarako, proba moduan hartuko dute San Martinen itxiera, 'paperean jasota dagoena, errealitatean nola bihurtzen den' ikusteko. Donostiako mugikortasun zuzendariak uste du, gutxienez, 'bi urte beharko direla', benetako argazkia iksuteko. 'Buelta eman behar diogu hiriari, oinezkoak oinarri izan daitezen''.