Itxi

Faktoria magazina

HAZI HEZI ZENTROA

"Haurdunalditik hasi behar da umea zaintzen"

Joxe Ramon Mauduit psikoterapeutak eta haur-masajean adituak eta Cristina Aznar ginekologo, obstetra eta psikoterapeutak sortu zuten Hazi Hezi, guraso izatera doazenei edo direnei laguntzeko asmoz.

  • Eider, Edai, Ruben eta Joxe Ramon Mauduit

    Eider, Edai, Ruben eta Joxe Ramon Mauduit

    27:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Haurdunaldi lasaia eta orekatua eduki, umearen zaintza hasiera hasieratik landu eta partekatu, eta seme-alaben erritmo biologikoak eta eskubideak errespetatzea behar beharrezko jotzen dute Hazi Hezi zentro prebentzio gunean. Hogeita hamabost urte daramate lanean eta milaka guraso igaro dira euren egoitzatik. Joxe Ramon Mauduit psikoteapeuta 'Faktoria'n izan da, Eider eta Ruben gurasoekin eta hauen seme Adeiekin.