Itxi

Faktoria magazina

formula magistrala

'Industriak egin ez baina beharrezkoak diren botikak guk egiten ditugu'

Gorka Urruzuno farmazialariak Euskal Herriko 400 farmaziatatik jasotzen ditu bestela tratamendurik izango ez luketen bezeroen eskaerak.

  • 'Industriak egin ez baina beharrezkoak diren botikak guk egiten ditugu'

    Gorka Urruzuno farmazialariak Euskal Herriko 400 farmaziatatik jasotzen ditu eskaerak.

    10:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Merkatuan ez dauden botikak egiteko formula magistralak sortu. Hori da Gorka Urruzuno farmazialariak azken hamabost urteetan egiten ari den lana eta lan horrek saria jaso du oraintsu: dermatologo eta farmazialariek osatzen duten GEDEFAF elkartearen sari nazionala jaso du Gorkak, 'dermatologia alorrean merkaturatzen diren formula pertsonalizatuek duten hobekuntza aukerez emandako hitzaldiagatik'.

Ondarrutarra da Gorka baina, duela urte eta erditik hona Gatikan du farmazia eta laborategia. Bisita egin diogu eta bere lantokian azaldu digu zer den formula magistrala eta zertarako balio duen.