Itxi

Faktoria magazina

Minbizia

"Gaur naizen Ainhoaren zati bat, minbiziak erakutsi didan zatia da"

Ainhoa Jauregik "Parte de mi" liburua idatzi du, bere experientzia eta sentimenduak kontatuz. On egin dio kontatzeak. Hodgkin-en linfoma diagnostikatu zioten alaba jaio berritan.

  • Ainhoa Jauregi

    Ainhoa Jauregi

    21:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ainhoa Jauregi kazetariak kolpe gogorra jaso zuen, gazterik eta bigarren haurra jaio berritan minbizia diagnostikatu ziotenean. Onartzea kosta zitzaion, laguntza eskatzea ere bai, tratamenduaren unerik gogorrenetakoa, umeengandik bananduta egon beharra izan zuenekoa. Aitortu digu kosta egin zitzaiola gertatzen ari zitzaiona egia zela ohartzea, bizimodu normala egiten jarraitu nahi zuen, baina ezina iritsi zitzaion eta eztanda egin zuen. Ez zen ulertua sentitzen. Lehenengo kimioterapia saioaren ondoren idazteko gogoa sentitu zuen, ohartu zen on egin ziola sentimenduak idazteak eta hortik etorri da liburua.

Oraindik minbizia gai tabua dela sentitzen du eta naturaltasunez hitz egin dezagun aldarrikatu du faktoria saioan.

"Pan Cancer" nazioarteko egitasmoan minbiziaren inguruan egin duten ikerketa garrantzitsuak poza ematen diola ere kontatu digu, antzemate goiztiarrak sufrimendu asko ekiditea lortuko lukeelako.

"Parte de mi" liburua oraingoz elektronikoa da, baina paperean laster izango da eskuragai.