Itxi

Faktoria magazina

Beti on

"Lasaitasun itzela ematen du botoiak"

Beti On telelaguntza zerbitzu publikoak 55.000 erabiltzaile ditu. Horietako bi ezagutu ditugu: Eugenia Uribarren Leturiaga, 90 urtekoa eta Virginia Abio Erkoreka, 88 urtekoa. Lasaiago bizi dira orain.

  • Beti On zerbitzuko arduradun, langile eta erabiltzaileak

    Beti On zerbitzuko arduradun, langile eta erabiltzaileak

    17:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iñigo Mijangos, Beti On zerbitzuaren arduraduna eta Unai Atxurra telefonoaren beste aldean izaten den laguna ere hurbildu zaizkigu solasaldira. Beti On zerbitzuaren erabiltzaile kopurua goraka doa etengabe. Duela sei urte 18.000 ziren eta iada 55.000 ra iritsi da kopurua. Helburua, hala ere, laguntza behar duten guztiengana iristea da. Euskal Autonomia Erkidegoan, adibidez, 85 urtetik gorako emakumeen ehuneko 41 ek du zerbitzua, erdia baino gutxiagok.

Erabiltzaile gisa hitz egin digute Eugenia eta Virginia bizkaitarrek eta biek aitortu dute lasaitasun itzela sentitzen dutela Beti On zerbitzuari esker. Zerbitzua kontratatu ala ez, zalantza dutenei, argi esan diete, merezi duela, erraza dela eta babes handia dela.

Egunero, bataz beste, 1.000 dei inguru jasotzen dute Beti On zerbitzuan eta 3.000 dei egiten dituzte zerbitzutik, erabiltzaileak zer moduz dauden galdetzeko eta jarraipena egiteko.