Itxi

Faktoria magazina

EABI 2018 inkesta

"Guk ere integratu behar dugu aniztasun berri honetan"

Arkaitz Fullaondo "Ikuspegi" behatokiko ikerlariarekin aztertu ditugu EAEn bizi diren Etorkin Atzerritarrei Buruzko Inkestaren emaitzak. Euskal herritar izatea gero eta anitzagoa da.

  • Arkaitz Fullaondo "Ikuspegi" behatokiko ikerlaria

    Arkaitz Fullaondo "Ikuspegi" behatokiko ikerlaria

    15:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arkaitz Fullaondo ikerlariak 'Faktoria' saioan azaldu digu, "EABI 2018" inkestaren emaitzek erakutsi dutela migrazio aniztasun etnokulturala iada estrukturala dela eta goraka segiko duelaEuskal herritar izatea lehen ere anitza zen eta orain anitzagoa da, gero eta anitzagoa izango da. 100 herrialde baino gehiagotako herritarrrak bizi gara Euskal Autonomia Erkidegoan.

Atzerritik etorritakoak 211.208 dira, biztanleen ehuneko 9,7. Emakumeen kopuruak egin du nabarmen gora. Ehuneko 43 latinamerikarrek osatzen dute, horiek dira multzorik handiena eta ondoren afrikarrena. Eta hain zuzen ere, integrazioari dagokionez  eta enplegu tasari dagokionez afrikarrek osatzen dute puntu gorria. Horrek politika zehatzak diseinatzeko beharra erakusten du, Arkaitz Fullaondo-ren esanetan.

Orohar susperraldi ekonomikoa etorkinengana ere iritsi dela erakutsi du inkestak.  Hala ere ehuneko 30 pobre bizi da.

2018-ko inkestan jatorri txinatarreko etorkinen egoera zehatzago aztertu dute, egoera berezia delako. Adierazle sozioekonomiko onak dituzten arren, gutxien integratu direnak dira. Arkaitz Fullaondok esan digu komunitate handi eta itxiak dituztela eta komunitate izaera bat dagoela atzean.