Faktoria
Eunate Lopez
"Irtenbidea eman behar digu Gobernuak haurrek D ereduan ikas dezaten Mendigorrian"
Euren haurrak D ereduan aurrematrikulatu dituzten gurasoak euren izen-ematearen baliogarritasunari eusten diote eta egoera tenkatzen ari da Hezkuntza sailarekin.
-
Mendigorriako alkate Eunate Lopez
20:03 min
Eunate Lopez Mendigorriako alkatearen arabera, euskararen normalizazioan herrian azken urte hauetan lortu den giroan atzerapausoa ekarriko du Nafarroako Gobernuaren erabakiak. Jakina denez, bertako haurrak D ereduan ez matrikulatzeko erabakia hartu du Hezkuntza Departamenduak, azkenean; nahiz eta, hasiera batean, aukera hori inprimaki bidez eskuratu zuten bertako gurasoek.
Aurrematrikulazio aldia ireki baino egun batzuk lehenago inprimaki horiek webetik kendu zituen Gobernuak eta euskaraz ikasi ahal izateko haurrek Garesera joan beharko dutela erabaki. Gurasoek lehen inprimakien baliogarritasunari eusten diote eta aldarrikatzen dute euren herrian bertan D ereduan ikasi ahal izateko eskubidea. Eunate Lopez Mendigorriako alkateak Faktorian adierazi du "larria" dela egoera eta "irtenbidea ematea" exijitu dio Maria Chiviteren gobernuari.