Faktoria magazina
Funts handiak
Monica Zapirain funts handien kaltetuetako baten testigantza eta Endika Alabort
"Azora" funts handiak Donostiako Vascongada Inmobiliaria osoa erosi du, tartean, alokairuko 300 etxebizitza. Horietako batean bizi da Monica Zapirain eta kezka handiz bizi du egoera.
-
Monica Zapirain, "Azora" funtsaren operazioak kaltetu duen herritarra
26:25 min
Azaroan jakinarazi zioten Monica Zapirain-i urtarrilean bukatzen zitzaion alokairu kontratua ez ziotela berrituko eta kezkatuta dago, otsaileko errenta ez diotelako kobratu eta ez dakielako zer gertatuko den Donostiako bere etxearekin. Gaur du bilera abokatuekin. "Tácita reconducción" izeneko egoeran dago, baina ez daki oso ondo horrek zer esan nahi duen.
Eneko Goia alkateak publikoki adierazi du Azora funtsak esan diola baldintzak ez dizkietela aldatuko maizterrei, baina Monica Zapirain-ek "ez dut sinisten" esan digu. "Gure etxepean bertan iada badakit bi etxebizitza turistiko jarri behar dituztela".
Monica Zapirain kaltetuak jakin arazi digu Martxoaren 28 an Europa mailako mobilizazioak egingo direla funts handien kontra.
Endika Alabort ekonomilariarekin osatu dugu gaia. Berak eman dzkigu funts handiei buruzko xehetasunak, zer diren eta nola funtzionatzen duten. Alabort-ek argi esan digu "epe laburrean ahal den etekin ekonomiko handiena ateratzeko funtsak dira, morala eta etxe horietan bizi diren pertsonen eskubideak alde batera utzita"