Faktoria
Harakidengien sektorea
Azken hamar urte hauetan harategien %30 baino gehiago itxi dira Euskadin
Nafarroan beherakada txikiagoa den arren, bizirauteko nahikoa lan dutela diote Euskal Herriko harakindegien sektoretik.
-
Itxaso Zelaia, Okelbiz elkarteko presidentea
10:08 min
Itxaso Zelaia Okelbiz elkarteko presidentea da eta Juan Mari harategiko nagusia. Bertako ateak 'Faktoria'ri zabalduta mintzatu zaigu sektoreak bizi duen une zailaz. Salmentak behera doazela esan du, adibidez, gisatzeko haragia ez duela inork erosten eta, aldiz, aldez aurretik prestatutako jakiak direla bezeroek gehien eskatzen dituztenak. Bizitza osoa mostradore atzean emanda ikusten du sektoreak bizi duen gainbehera. Gero eta harategi gehiago ari dira ixten.
Nafarroan ere, beheranzkoa da joera, hein txikiagoan bada ere. Hala ere, badira negozioa zabaltzera ausartu direnak ere. Nafarroan, Irurtzun herrian, Maider Zabaleta eta Xabier Lizaso bikoteak, familiarena zen eta alokatuta zegoen harategia bazuten. Maizterrak utzi egin zuen denda eta negozioarekin eurak jarraitzea erabaki dute. Duela urte eta erdi ireki zituen ateak Zabaleta harategiak.