Faktoria
Miren Basaras
"Koronabirus honek hilkortasun maila txikia du. Txinatik kanpora, % 0,7koa soilik"
Sukarra, hotzeria eta eztula dira sintoma nagusiak. Momentuz, sistema immunologiko ahulei baino ez dienez eragiten, lasaitasun deia egin du EHUko mikrobiologia doktoreak.
Sistema immunologikoa kaltetatuta duten pertsonentzat baino ez da, momentuz, larria Wuhango koronabirusa eta, alde horretatik, lasaitasun mezua zabaldu du Miren Basaras Euskal Herriko Unibertsitateko Mikrobiologia doktoreak. Gogoratu du hilkortasun oso tasa txikia duela Txinatik kanpora: soilik % 0,7koa.
Azaldu du birus berria den neurrian dela kezkagarria osasun profesionalentzat eta mikroorganismo horren bilakaera zaintzeko dela inportantea hartzen ari diren neurriak. Bi hilabete hauetan koronabirusak "modu berean jarraitzen duela" zehaztu du eta, iragarri, ez dela espero aldaketa handirik izango duenik hemendik aurrera. Basarasek gogoratu du SARSen antza handia duela COVID-19k eta, alde horretatik, txertoa bilatzeko oso baliagarriak izango direla 2002ko hartatik aurrera egin diren ikerketak. "Hala ere", azpimarratu du, "hilabete asko pasako dira txertoa aurkitu aurretik".