Itxi

Faktoria magazina

Ateri

Lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituztenei lana ematen die Aterik

Ostalaritzako leku eta ostatuen sarea da Ateri. EDE fundazioaren Suspertu enpresaren marka komertziala. Lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituztenei lana emeten die. Iaz 81 lanpostutik 96ra igo ziren

  • Ateri-ko Fran Apezetxea eta Gorka Olano

    Ateri-ko Fran Apezetxea eta Gorka Olano

    17:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ateri-k guztira 12 ostatu eta ostalaritza establezimendu kudeatzen ditu. Ia denak Bizkaian eta bana Araban eta Gipuzkoan. Helburua, lanerako zailtasunak dituztenei lanerako bidea erraztea dute eta iazko datuak ematerakoan oso pozik agertu dira, ostatuetako egonaldi kopuruak ehuneko 10 gora egin duelako, baina batez ere 15 lagun gehiagori lana ematea lortu dutelako joan zen urtean.

Fran Apezetxea, Ateri-ko komunikazio arduraduna eta Gorka Olano, Ateri-ko mantentze lanetako teknikaria izan ditugu Faktoria saioan. Gorka lanik gabe zegoen eta Lanbideren bidez lortu du lan hau. Egoera ekonomiko larrian bizi zen, gutxieneko diru sarrera bermatzeko errenta jaso behar izaten zuen eta kontatu digunez, orain lan honekin, bere egoerak nabarmen egin du hobera.