Itxi

Faktoria magazina

Sexu laguntzaileak

'Elbarri gelditu eta ez nuen nire dimentsio sexual berriaz laguntzarik jaso'

Sexua bizitzeko ezintasuna duenari sexu laguntza eskainiko lukeen profesionalaren figura arautzea aztertzen ari dira Frantzian. Errealitatea, ordea, aspaldi doa legea baino azkarrago baita gurean ere.

  • gorputza

    gorputza

    27:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaia ez da berria, berria ez den moduan protagonisten eskaera. Sexua, sexualitatea, afektibitatea bizitzeko ‘eskubidea’ da eztaibaren erdian dagoena. Izan ere, sexua, gizaki orok dugun eskubide bezela ulertzen bada, nola bermatu eskubide hori sexua beraien kabuz bizitzeko ezintasuna duten pertsonei?

‘Ezinduak eta sexua’; gaia  duela pare bat aste berpiztu egin da Frantzian. Macron presidenteak berak ere hitz egin du gaiaz esanez ‘bizitza sexuala izateko eskubideak’ ‘duintasuna’ ematen diola ezinduari.  Bada Frantziatik bertatik alor honetan etorri litezkeen aldaketek eragin zuzena izango luketeelako gurean ere, bertara begiratuko dugu lehenbizi. Frantzian aztertzen ari direna da europako beste herrialde batzuetan bezela, Frantzia ere ‘sexu laguntzaileak’ legezkoak izatea. Espainian, figura hau, laguntzaile sexualarena alegala da; legeak ez du ezer esaten jarduera honi buruz baina, beste alor batzuetan bezela, honetan ere erralitatea legea baino azkarrago doa eta azken urteotan ‘Tandem Team’ edo ‘asistenciasexual’ elkarteak erantzunak ematen ari diren eta gaurkoan, gurean, Bizkaian, ‘sexu laguntzaile’ diharduen laguna ezagutuko dugu; Aimar. Izen horrekin eskaintzen du bere zerbitzua  asistenciasexual.org webgunean; argazki barik agertzen da bere profila du, beste sexu laguntzaile batzuek argazkia eta guzti dute.  Aimarrek bere fitxan dio Bizkaian eta inguruetan eskaintzen duela zerbitzua eta tarifaz gain bere formakuntza ere jakinarazten du: Ezgaitasuna dutenei sexu laguntza eskaintzeko sexologo talde espezializatu bateko kidea dela.

Inma Ruiz de Lezana psikologoa, sexologoa eta Landaize, Euskal Sexologia Eskolaren sortzailea da; bera da gai honen inguruko beste ahots publiko sendo bat.

Gaia bistaratzeko oso momentu garrantzitsua dela dio Inmak, ez bakarrik Frantzian eztabaida berpiztu delako baizik eta azken urteotan gizarte talde gutxituen eskubideen alde aurrera pausu handiak eman direlako eta orain gizarteak erakusten duen sentsibilazizo hori eszenatoki aproposa delako aniztasun funtzionala duten lagunen sexualitatean urratsak emateko. Gaia oraindik gizartearen zati haundi batentzat ikusezina edo tabu bada ere, Inmak gauza bat gogoan izateko eskatzen digu: 'denok bizi dezakegu eta biziko dugu beharbada gure bizitzako etaparen batean menpekotasunen bat eta gogora dezagun, laguntza beharko dugu'.

Igor Nabarrori 17 urte zituenean bizitza aldatu zitzaion. Istripu batek hezur-muina lesionatu zion eta gurpildun aulkian bizitzen ikasi behar izan zuen. Bere egoera berriari aurre egiteko laguntza psikologiko ugari jaso zituen baina ez zuen sexualitateaz inongo informaziorik ez laguntzarik jaso. Orain sexologoa da, Eginaren Eginez elkarteko presidentea eta Izanez elkartearen sorztailea.