Itxi

Faktoria

Agur trenari

"Trena despeditzera etorri gara"

GORKA OTAEGI

Renfek amiantoagatik erretiratuko duen Arco trenaren azken zerbitzuetako batean bidaiatu dugu hainbat trenzalerekin batera.

  • Trenzaleak amiantoagatik erretiratuko duten Arco trenari agur esaten

    Trenzaleak amiantoagatik erretiratuko duten Arco trenari agur esaten

    9:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

12 urtez Euskal Herria eta Galizia lotu dituen Arco trenari ordu gutxi geratzen zaizkio erretiroa hartzeko. "Tren hau erretiratzean, espainiar estatuan ez da geratuko jada lokomotora eta bagoiak bananduta dituen bidaiarientzako trenik", dio Ekain Munduatek.


Burdinbidearen Lagunen Gipuzkoako Elkarteko kideek kamerak hartuta egin dute azken bidaia 40 urte baino gehiago dituen tren horretan. "Jada ez da egongo aukerarik trenaren atzeko leihotik begiratzeko; hemendik aurrera jarriko duten trenek kabinak izango dituztelako alde banatan...", dio penaz Aitor Akuriolak, Mikel Pajaresek atzeko leihotik bideoa grabatzen duen bitartean.


Trenaren sukalderaino sartzen lagundu digute Iñaki Arrizabalaga eta Iñigo Bellidok, eta sorpresak ere izan ditugu bidaia berezi horretan. Entzun Euskadi irratiko 'Faktoria'n eskaini dugun erreportajea.