Itxi

Faktoria magazina

Hezkuntza

"Pateran iritsi eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan dabil, gurekin ikasi ondoren"

DBH eta Batxillergoa distantziatik ikasteko aukera eskaintzen du sare publikoan dagoen Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuak.

  • Leire Losada eta Asier Astigarraga

    Leire Losada eta Asier Astigarraga

    19:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan ditu ikastetxeak eta oso anitza da UHEIra joaten diren ikasleen profila, bere garaian ikasketak utzi baina berriz hasi nahi dutenak, jende nagusia, etorri berriak, tituluak homologatu nahi dituztenak, eliteko kirolariak, dantzariak, artearen munduan ari direnak edo eta beste arrazoi batzuk medio ohiko sarean arazoak eduki dituzten gaztetxoak, besteak beste. Hezkuntza Sailaren curriculuma oinarri, matrikulatzeko malgutasuna eskaintzen du sare publikoan dagoen eskola honek, eta azterketak era librean egiteko aukera.

'Faktoria'n izan dira Asier Astigarraga Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuko zuzendari orokorra eta Leire Losada, Gipuzkoako zentroko ikasketa burua, eta beraiekin aritu gara solasean.