Itxi

Faktoria

Denis Itxaso

"Polizia indarren kopurua orekatua da Euskadin"

Euskadin dagoen segurtasun maila altuarekin lotu du polizia indarren despliegea. Polizien arteko koordinazaioa ona dela gaineratu du eta, beraz, ez dagoela moldaketarik egiteko arrazoirik.

  • Denis Itxaso

    Denis Itxaso

    20:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren arabera, Euskadin polizia indarren hedatzea orekatua da eta ez du, ondorioz, aldaketarik aurre ikusten. Hala adierazi du Euskadi Irratiko 'Faktoria'n gaur egindako elkarrizketan. Ordezkari berriak gogoratu du udaltzain, ertzain, goardia zibil eta polizia nazionalekoak batuta, mila herritarrekiko 7 agente daudela. "Euskadin bizi dugun segurtasun mailarekin badu zerikusia", azpimarratu du.  Itxasok nabarmendu du Espainiako Poliziaren eta Goardia Zibilaren eskumena dela Euskadin ez ezik, hemendik kanpo aritzen diren gaizkileen jazarpena. Gobernu ordezkariak erantsi du, gainera, Ertzaintza eta estatuko segurtasun indarren arteko harremana ona dela eta, beraz, ez dagoela moldaketarik egiteko arrazoirik.

Denis Itxaso bat dator Carolina Darias ministroarekin esaterakoan euskarak meritu izan behar duela estatuko administrazioan, eta ez derrigorrezko baldintza. "Administrazio zentraleko langileen mugikortasun eskubidea urratuko litzateke bestela", esan du. Aldi berean, estatuko funtzionarioen artean euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko prest agertu da.