Itxi

Faktoria

Ostiralean

Martxoaren 8aren atarian, soldata arrakalari buruzko tarte berezia, 'Faktoria'n

Emakume sindikalistak elkartuko ditugu: ELAko Ane Miren Zelaia, LABeko Arantxa Vazquez, CCOOko Garbiñe Espejo eta SATSEko Maitena Larrañaga.

  • 2019ko marxoaren 8ko irudi bat.

    2019ko marxoaren 8ko irudi bat. Argazkia: EFE

Emakume sindikalistak elkartuko ditugu ostiralean 'Faktoria' albistegian. ELA, LAB, CCOO eta SATSE sindikatuetako ordezkarien laguntzarekin landuko dugu berdintasunaren esparruan aldarrikapen nagusi bihurtu dena: soldata arrakala. Martxoaren 8aren atarian, ELAko Ane Miren Zelaia, LABeko Arantxa Vazquez, CCOOko Garbiñe Espejo eta SATSEko Maitena Larrañaga elkartuko ditugu, ostiraleko gertuko elkarrizketen esparruan

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Zaldibarrera joko dugu, zabortegiaren hondamenditik hilabete bete baita. Ondoren, Idoia Torregarairen umore printza jasoko dugu, baita Markos Zapiainen Filosofia merkea ere. Gainera, Zeanuriko “Etzanderak” emakumeen dantza-talde intergenerazionala ezagutuko dugu, biata ama hizkuntza zeinu hizkuntza izan duen Oihan Mujika ere. Azkenik, Bideak zabalduz film laburren jaialdiaren berri emango digute. Urritasunak dituzten pertsonei buruzko film laburrak eskainiko ditu jaialdiak.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.