Itxi

Faktoria

Adinekoen egoitzak

'Kezkatuta gaude, guk zaintzen ditugunak arrisku larrienean daudenak dira'

Errenteriako Sanmarkos adinekoen egoitzan izan gara. Nagore Doñate Arregi egoitzako zuzendariak hartzen ari diren neurrien berri eman digu.

  • Adinekoen egoitzak, Koronabirusaren aurrean

    Adinekoen egoitzak, Koronabirusaren aurrean

    7:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Errenteriako Sanmarkosene adinekoen egoitzan sartu eta berehala, aldaketak ikusten dira. Koronabirusaren arriskuak jakinarazteko kartelak pareta guztietan, eskuak nola garbitu azaltzen duten oharrak eta egoitzako txoko gehienetan, eskuak garbitzeko gel eta puntuak jarri dituzte. Horrekin batera, egoitza barruan mugimendua murriztu dute eta bisitetarako bart jakin dute arau berria: egunean egoiliarrek ordu beteko bisita bakarra jaso dezakete.

130 egoiliar ditu Sanmarkosene egoitzak eta beste 30ek eguneko zentro gisako erabilpena egiten dute. Langileak aldiz, 140 dira. Egoitzako zuzendariak aitortu digu 'kezkatuta' daudela, 'egunetik egunera informazioa aldatzen da eta zaintzen ditugun pertsonak arrisku larrienean daudenak direlako'.