Itxi

Faktoria

Arnaldo Otegi

'Dudarik gabe, apirileko hauteskundeak atzeratu behar dira'

EH Bilduren koordinatzaile nagusiaren iritziz, 'larrialdi egoera batean gaude'.

  • Arnaldo Otegi, EHBildu

    Arnaldo Otegi, EHBildu

'Norbaitek pentsatzen al du hauteskundeak normaltasunez egiteko aukera dagoela?' Arnaldo Otegi, EH Bilduren koordinatzaile nagusiak 'Faktoria' albistegian utzi du galdera eta berehala eman du erantzuna: 'dudarik gabe, hauteskundeak atzeratu behar dira'. Futbola kentzen eta jende bilkura handiak debekatzen ari dira, 'larrialdi egoeraren erakusle' Otegik dioenez eta neurri zorrotzagoak eskatu ditu. Baita hauteskunde hitzorduari begira ere bai: 'hauteskundeak albo batera utzi behar dira, berdin dik nork duen eskumea'.

Bozen hitzorduari buruz hitzegiteko alderdien mahaia elkartzea eskatu dio beste behin Otegik Urkullu lehendakariari, 'urgentziaz elkartu, atzerapena onartzeko'. Noiz arte atzeratu beharko lirateke? EHBilduko koordinatzaileak dio, 'behar den arte, egoera konpondu arte' utzi beharko litzakeela kanpaina, gaineratuz, beraiek 'ez daudela hauteskunde klabean'. 'Kontrol eza, inprobisazioa' leporatu dio Otegik Eusko Jaurlaritzari, 'zezenak adarretatik hartzeko garaia' dela gaineratuz.

HAUTESKUNDE AKORDIOAK

EAJrekin hauteskundeen ondoren gobernua osatzeko akordioa sinatuko luke EHBILDUk. 'gu prest' esan du Otegik, 'ibiblide soberanista egiteko baina, beraiek ez dute nahi'. PSOE eta PODEMOSekin gobernu alternatiboa osatuko lukete, jendearen arazo larriei kasu egin eta alor nazionalean, erabakitzeko eskubidea onartuko badu'

ZALDIBAR

Zaldibarko luizia gertatu zela hilabete pasa denean, EHBilduko koordinatzaileak uste du argi gelditu dela 'kontrolik gabeko erabaki asko' hartu direla. Hondakinen arazoa hor dago eta kontrolatu behar da, zabortegiak eta halako tokiak dauenean.