Faktoria
Josu Bujanda, Ertzaintza
"Prebentzioa da gure lana; gaur behintzat, abisuak bakarrik emango ditugu"
Ertzaintzako buruak jakinarazi du isunak jartzen ez direla ari, oro har. Arazo txiki batzuk salbu, "herritar gehienak arduraz" ari direla azpimarratu du.
-
Josu Bujandaren artxiboko irudia
10:56 min
Josu Bujanda Ertzaintzako buruak 'Faktoria'n jakinarazi duenez, konfinamenduaren lehen egunean arazo txiki batzuk baino ez dira izan, eta "azpimarratzekoa da herritaren ardura, gehienak etxean baitaude". Oraingoz, jendeari abisuak ematen ari zaizkiela nabarmendu du, "prebentzioa" euren ardura. "Hiri segurtasuna betetzen ez duenaren berri jasotzen ari gara, eta gaur abixua emango diogu; bihar jokaera bera bada, orduan, isuna jarriko diogu", esan du Bujandak. Dena dela, isuna dirua dela, eta "garrantzitsuena osasuna" dela azpimarratu nahi izan du. Hori bai, isunak handiak izango dira: 600 eta 30 mila euro artekoak, larritasunaren eta maiztasunaren arabera.
Barne Ministerioak Ertzaintzaren buruzagitza hartu izanaz galdetuta, Ertzainburuak adierazi du eurak "herritarren agindura" daudela, eta udaltzainekin koordinazioan dabiltzala. Sailburuordeak atzo izan zuen lehen bilera ministerioarekin, eta egoera berri honetan ere informazo truke gardena izaten ari dela nabarmendu du. Armada kalean ibiliko ote den galdetuta, ez dakiela erantzun du, arduradunek esango dutela.
Aholku bakarra eman du: arauak ondo betetzea. "Kasu eginez eta hartzen ari diren neurriekin, ea arazoa gutxitzen den".